honi buruz kontaktua saioa hasi

Txiki-txikitatik hizkuntzek liluratuta, Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua ikasi nuen Gasteizen (EHU, 2022), eta guztiz maitemindu nintzen itzulpengintzarekin. Gradua amaitzean, Kulturaz Sormen Beka irabazi nuen Maria Oses itzultzaile eta lagun-minarekin, eta elkarrekin itzulpen eta sorkuntzan oinarritutako ikuskizuna sortu genuen (‘Intsumisoena’).
Gaur egun, era askotako itzulpen-lanetan nabil –besteak beste, poesia-bilduma eta errezeta-liburuekin–, baita itzulpengintzari buruz ahal bezainbeste ikasten ere.
Itzulitako liburuak: 2.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Guk argi dugu: giza burmuina baino interprete hoberik ez dago». Maitane Uriarte Atxikallenderi elkarrizketa (Busturialdeko Hitza, 2026-10-09)
‘Yo, traductor’: cuando el futuro de la humanidad depende de un tipo en batín. Lucía Márquez (Culturplaza, 2026-10-05)
Ana Morales itzultzaileak Drakularen gazteluko ateak ireki dizkio euskal irakurleari. Odile Bourguignon Goñi (Berria, 2026-10-02)