honi buruz saioa hasi

 

Izaskun Gracia Quintana

Bilbo, 1977

EIZIEko bazkide


kontaktua

Euskal Filologia (1999) ikasi ondoren, Testuak Editatzeko eta Argitaratzeko Graduatuondoko Ikastaroa (2000), Itzulpengintza ikastaroa (2001), Diseinu grafikoa (2001) eta «Eusko Ikasketak: Giza, Gizarte eta Natur Zientziak» graduondoko ikastaroa (2012) egin nituen, besteak beste. 2001ean itzultzaile eta editore lanetan hasi nintzen, eta ordutik hona zenbait argitaletxe eta arte grafikoetako enpresa askorentzat egin dut lan, baita maketatzaile eta zuzentzaile gisa ere.

Literatura (eleberria, saiakera, antzerkia eta poesia) eta era guztietako testu humanistikoak eta ikus-entzunezkoak itzuli ditut. 2025ean DoSEL proiektuan parte hartu nuen, eta Jeton Neziraj egile kosovarraren antzezlan bat euskaratu nuen.

Itzultzailea eta zuzentzailea izateaz gain, idazlea naiz. Orain arte hamar liburu baino gehiago argitaratu ditut euskaraz eta gaztelaniaz (horietako bi Euskadi Literatura Sarirako izendatuta egon ziren), eta hainbat hedabidetarako artikuluak idazten ditut (Uberan, 31 eskutik bloga…).

2024an eta 2025ean Radio Euskadiko Pompas de papel saioan kolaboratu nuen; bertan liburuak gomendatu nituen eta «Cartas para Berlín» asteroko atalaz arduratu nintzen.

 

Loturak

 

Webgunea

Wikipedia

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenaalemana
euskara
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania

liburuak
 

Una casa propia  Arrieta, Yolanda (2026) [eu > es]

jatorrizkoaren titulua: Etxe bat norberarena
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2024
argitaletxea: Alberdania
argitaratze lekua: Irun (Gipuzkoa)
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

Mal de bosque  Gracia, Izaskun (2026) [eu > es]

jatorrizkoaren titulua: Basokoa
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2024
argitaletxea: Alberdania
bilduma: Astiro
argitaratze lekua: Irun (Gipuzkoa)
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

Lourdes Iriondo 1937-2005 [bi poema]: Sarrera ; Txalupa  Iriondo, Lurdes (2025) [eu > de|fin|fr|gl|es|en|it|ca|oc]

testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1978
argitaletxea: EIE (Euskal Idazleen Elkartea) ; Associació d'Escriptors en Llengua Catalana ; Asociación de Escritoras Escritores en Lingua Galega
argitaratze lekua: Donostia ; Bartzelona ; Coruña
beste itzultzailea(k): Itxaro Borda, Isaac Xubín, Maia Ossa, Miqueu, Andrea, Mikel Taberna, Fernando Rey

Artikoa = Ártica  Gracia, Izaskun (2012) [eu > es]

testu mota: Literatura
argitaletxea: Amargord
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

Arima galdua  Tokarczuk, Olga (2019) [pl > es > eu]

jatorrizkoaren titulua: Zgubiona dusza
testu mota: Haur eta gazte literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2017
argitaletxea: Thule
bilduma: Fuera de órbita
argitaratze lekua: Bartzelona
jatorrizkoaren herrialdea: Polonia
 
« atzera egin